castellano | français | english

bilaketa aurreratua | web mapa
KongresuakKongresuak
Oñatin (Gipuzkoa) 1918an egindako Eusko Ikaskuntzaren I. Kongresuaren ondoren sortu zen EI-SEV. Harrezkero, Eusko Ikaskuntzaren Kongresuek eginkizun egituratzailea bete dute Elkartearen bizitzan, eta era berean EIk euskal kultura eta zientziaren aurrerapenari egindako ekarpen handietako bat dira.

Gerra Zibila piztu bitartean sei Kongresu egin ziren, gai monografikoei buruzkoak gehienak. Hego Euskal Herrian EIren jarduera debekatu zuten lau hamarkadetan beste bi Kongresu antolatu zituzten, Baionan eta Miarritzen. Azkenik, 1983tik aurrera erregulartasunez egiten ari diren Kongresuetan, euskal gizarteak aurre egin beharreko erronka handiak aztertzen dira, diziplina anitzeko ikuspegi batetik.

[argitalpenak loturak]

Eusko Ikaskuntzaren XVII. Kongresua: Gizarte aurrerapen iraunkorrerako berrikuntza

Mundu, eskualde eta toki mailako aurrerapena neurtzeko erabilitako adierazleen azterketatik abiatuz, zortzi dimentsio aukeratu ditugu. Horietako batzuk sortu berriak direla esan liteke. Dimentsio horiek oinarri hartuta, aurrerapenaren kontzeptua eta praktika handitu eta zehazteko gogoeta egin nahi dugu Euskal Herrian. Adierazle berriak edo gaur egun gero eta garrantzi handiagoa dutenak indartzea izan liteke XVII. Kongresuaren ondorioetako bat.

[gehiago]








  • Barruti pribatua
  • Gogokoei erantsi
  • Harremanak
  • EIri Buruz
  • Legala
  • Pribatutasun politika
ei-sev@eusko-ikaskuntza.org © 2005 Eusko Ikaskuntza