castellano | français | english

bilaketa aurreratua | web mapa
Pribatutasun politikaPribatutasun politika
ONGI ETORRI EUSKO IKASKUNTZAren (EI/SEV) datu pertsonalen politikara. EI/SEVek jakinarazten dizu http://www.eusko-ikaskuntza.org EI/SEVen WEB GUNE (aurrerantzean, GUNE) bat dela.

EI/SEVek eskerrak eman nahi dizkizu datu pertsonalak babesteko duen politika irakurtzeagatik. Hori eginez, alderdi hauei buruzko informazioa jasoko duzu:

Politika honek indarrean dagoen Datu Pertsonalak Babesteko Legean xedatutakoari jarraitzen dio. Edonola ere, GUNEAk beretzat gordetzen du politika hau aldatzeko aukera. Hori dela-eta, aldian behin irakur dezazula gomendatzen dizugu.

GUNEAK ESKATZEN DIZKIZUN DATU PERTSONALAK

Erabiltzaile zaren aldetik, inolako informazio pertsonalik eman beharrik gabe bisita gaitzakezu. Nolanahi ere, zure datuak zuzenean ematen dituzun formularioetan jasotako informaziotik ateratzen ditu GUNEAk zuri buruzko datu pertsonalak:

  • EUSKOSHOPen Datuen formulariotik. EUSKOSHOPeko datuen formularioa EI/SEVen http://www.euskoshop.com helbidetik ere atera daiteke.
  • Ikastaro eta Masterretan izena aurrez emateko formulariotik. EUSKO IKASKUNTZAren ASMOZ FUNDAZIOAk, ikastaroen antolatzaile denak, zuzenean biltzen ditu zure datu pertsonalak. EI/SEVek ezin ditu datu horiek zuzenean eskuratu.
  • Beketan izen emateko orria. Zure datu pertsonalak zuzenki gordetzen ditu EI/SEVek.

  • Sarietan izen emateko orria. Zure datu pertsonalak zuzenki gordetzen ditu EI/SEVek.

  • Ikastaro eta Jardunaldietan izen emateko orria. Zure datu pertsonalak zuzenki gordetzen ditu EI/SEVek.

DATU PERTSONALEN ERABILERA ETA ZABALPENA

EI/SEVek kudeatzen dituen lehen aipaturiko formularioetan erregistratu zaren erabiltzaile bat baldin bazara (pertsona fisikoa), jakin ezazu datu pertsonalak biltzen dituen fitxategi automatizatu bat daukagula. Fitxategi hau informazio eta komertzializazio lanak egiteko, eta zurekin (erabiltzailearekin) lotzen gaituen harreman kontraktuala kudeatu eta mantentzeko xedearekin sortu du EI/SEVek.

Ez baldin baduzu EI/SEVen produktu, eduki eta zerbitzuei buruzko informazio gehigarririk jaso nahi, komunika iezaiozu datu pertsonalen arduradunari, dela posta elektronikoz (ei-sev@eusko-ikaskuntza.org), dela posta arruntaz, EI/SEVera, zera adieraziz: EZ DUT PRODUKTU, ZERBITZU ZEIN EDUKI GEHIGARRIEI BURUZKO KOMUNIKAZIORIK JASO NAHI.

Era berean, GUNEA, datuak biltzen hasten den bakoitzean, agiri honekin lotuta egongo da.

Oro har ez ditugu zure datu pertsonalak lagatuko, baina bai ordea horretarako baimen espresua eman baldin badiguzu, edota honako egoera bereziren bat sortzen baldin bada:

  • Datu pertsonalen formularioa zerbitzu bat eskatzeko prozedura bati lotuta baldin badago (esate baterako, EUSKOSHOPen kasuan), zerbitzu hori modu egokian bete ahal izateko informazio hori ezagutu beharra daukaten hirugarrenei emango diegu (adibidez, beste argitaletxeen argitalpenak).
  • GUNEAk bere FUNDAZIO kolaboratzailea den Eusko Ikaskuntzaren ASMOZ Fundazioari lagatu ahal izango dizkio zure datu pertsonalak, Fundazioak eskaintzen dituen ikastaroen berri izan dezazun.
  • GUNEAk bere FUNDAZIO kolaboratzailea den Eusko Ikaskuntzaren EUSKOMEDIA Fundazioari lagatu ahal izango dizkio zure datu pertsonalak, Fundazioak antolatzen dituen ekitaldi eta argitalpenen berri izan dezazun.

DATU EKONOMIKO-FINANTZIERON TRATAERA

EI/SEVek ez du bere erabiltzaileei buruzko informazio ekonomiko-finantzierorik.

On-line ordainketa egiteko kreditu txartelaren zenbakia eskatzen dizugunean, EI/SEVek KUTXA-Gipuzkoaren ordainketa pasarelaren bidez jardungo du, banketxe horretxek ziurtatuko duela zifratutako datuen transferentzia. Banketxeak kreditu txarteletik lortzen ditu zure datuak, eta zure kreditu xedagarritasunaren berri besterik ez digu ematen, ez zure kreditu txartelaren inguruko inolako daturik.

PRIBATUTASUNARI BURUZKO BESTE HAINBAT OHAR GARRANTZITSU

Sartzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurkatzeko dituzun eskubideak.- Datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen legediaren arabera, zure datu pertsonaletan sartzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurkatzeko eskubideak egikari ditzakezu, datu pertsonalen arduradunaren aurrean (ei-sev@eusko-ikaskuntza.org) (Eusko Ikaskuntza, Miramar Jauregia, Mirakontxa 48, 20007 Donostia).

COOKIE-AK ATZIPENAK ZENBATZEKO ERABILTZEN DITU EI-K, EZ ERABILTZAILEAK IDENTIFIKATZEKO

  • Cookie-ak (WEB zerbitzariak zure nabigatzaileari bidaltzen dizkion kodeak eta zure ordenagailuaren disko gogorrean identifikatzeko biltegiratzen direnak) atzipenak zenbatzeko erabiltzen ditu EIk, ez erabiltzaileak identifikatzeko.
  • EI/SEV eta IP helbideak.- IP helbideak, sarbide hornitzaile bati atxikitzerakoan edota elkarteko LAN edo WAN baten bidez erabiltzailearen ordenagailuari automatikoki esleitzen zaizkion zenbaki batzuk dira. GUNEAk EZ ditu IP helbideak biltzen, modu horretan erabiltzaileen jokabidea ezagutu eta gunera egiten diren bisiten maiztasuna ikuskatu ahal izan dezagun. Anonimatoa errespetatzen dugu. GUNEAk ez du erabiltzaileen IP helbideekin edota bestelako informazio identifikagarriekin hiperloturarik sortzen.
  • Segurtasun neurriak.- GUNEA kontsignez baliatzen da zure datu pertsonalak gorde eta biltzeko, baimenduta dauden pertsonek bakarrik jo ahal izan dezaten informazio horretara. Nolanahi ere, GUNEAk jakinarazten dizu zaila dela Internet bidez helarazi dizkiguzun datuen segurtasuna bete-betean bermatzea; hori dela-eta, GUNEAk ez du bermatzen zuzenean edota on-line produktu edo zerbitzuen bidez helarazi dizkiguzun datuen segurtasuna. Behin datu horiek jasotakoan, EI/SEV, teknikaren egoera kontuan hartuz, zure datuen segurtasuna bermatzen saiatzen da.

NOLA JARRI ARDURADUNAREKIN HARREMANETAN

GUNEko datuak babesteko politika honi buruzko inolako argibiderik beharko bazenu, EI/SEVeko datu pertsonalak babesteko arduradunarekin jar zaitezke harremanetan, dela posta elektronikoz (ei-sev@eusko-ikaskuntza.org), dela posta arruntaz (Eusko Ikaskuntza, Miramar Jauregia, Mirakontxa 48, 20007 Donostia).

  • Barruti pribatua
  • Gogokoei erantsi
  • Harremanak
  • EIri Buruz
  • Legala
  • Pribatutasun politika
ei-sev@eusko-ikaskuntza.org © 2005 Eusko Ikaskuntza