castellano | français | english

bilaketa aurreratua | web mapa
Dokumentu FondoakDokumentu Fondoak
Euskomedia Fundazioak kudeatzen ditu Eusko Ikaskuntzaren dokumentu fondoak, eta internauta guztien eskueran daude helbide honetan: www.euskomedia.org. Fondo horiek ondokoak dira:
Bernardo Estornes Lasa Fondoa – Auñamendi Digitala Entziklopedia

Gure herriko argitaratze ahalegin handienetako bat, gaur eguneratze prozesuan dena eta informaziorako sarbidea izugarri hobetu eta erraztuko duten tresnez hornitzen ari dena. [bisitatu]

Euskal Kantutegia

Aurki, entzun eta ikus itzazu bost mila herri kanta baino gehiagoren partiturak, Aita Donostia, Azkue eta abarren kantutegietan bildurikoak. [bisitatu]

Euskonews & Media

Eusko Ikaskuntzaren aldizkari elektroniko beteranoa, zientzia eta euskal kulturari buruz diharduena. Nabiga ezazu aldizkariaren artikuluetan zehar horien egile, izenburu, argitaratze data edo gaien arabera. [bisitatu]

Euskal kultura prentsan:

Sar zaitez 1900-1975 aldian euskal kulturari buruz gure herriko egunkari garrantzitsuenetan eta atzerriko hainbat argitalpen hautatutan agerturiko berrien bildumara. Horietako batzuk argitaratu ziren bezalaxe bistara ditzakezu. [bisitatu]

Dokumentu fondoak

Manuel de Irujo, Angel Apraiz eta Manuel Lekuonaren artxibo pertsonaletara eta Federación de Entidades Vasco-Argentinas (FEVA) erakundearenetara sartzea bideratzen dizute, eta horietan bilduriko dokumentuak osorik irakur ditzakezu. [bisitatu]

Jaien Egutegia

Jakin nahi duzu zein jai ospatzen diren gaur? Noiz eta non diren San Tomaseko feriak? Sar zaitez gure egutegian eta informazio guztia eskuratuko duzu. [bisitatu]

Multimedia Galeria

Eusko Ikaskuntzaren argazki fondoek –1919tik osatzen ari direnak– eta Auñamendi Entziklopediarenak osatua. Multimedia Galerian zure udalerriaren antzinako irudiak, arte obrak eta euskal kulturaren pertsonaia nabarmenak bistara ditzakezu. [bisitatu]

  • Barruti pribatua
  • Gogokoei erantsi
  • Harremanak
  • EIri Buruz
  • Legala
  • Pribatutasun politika
ei-sev@eusko-ikaskuntza.org © 2005 Eusko Ikaskuntza