castellano | français | english

bilaketa aurreratua | web mapa
ProiektuProiektu

Eusko Ikaskuntzak zeharkako ikerketa proiektuak bultzatzen ditu eta horien inguruan Diziplina anitzetako Proiektu Bereziak biltzen dira.

 

DiKomA

DiKomA Proiektua Eusko Ikaskuntzak eta Soziolinguistika Klusterrak sustatu eta hizkuntza-ekologiaren diskurtsoa sozializatzeko eta hizkuntza-komunitatearen sistema ahalmentzeko xedearekin 2012 eta 2014 bitartean garatu den proiektua da. Proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Oñati, Errenteria, Zumaia eta Bermeoko udalerrien babesa eta parte-hartze zuzena izan du.

  [Gehiago ikusi]

EUROHIRIAREN GAZTE FOROA

1.- Helburua
2.- Osaera eta iraupena
3.- Laneko gaia
4.- Aholkularitza Zientifikoao
5.- Proiektuaren lidergoa eta antolaketa
6.- Lan metodologia
7.- Gazteen konpromezua
8.- Bileren egutegia

 [Gehiago Ikusi]

AUÑAMENDI EUSKO ENTZIKLOPEDIA

Auñamendi Eusko Entziklopedia euskal kultura eta gizarteari buruzko Internet bidezko kontsulta erreferente bat da. Euskal Herriaren tradizioa, oraina eta etorkizunaren arteko lotura helburu duen proiektu bat da. Auñamendiren oinarria Auñamendi Entziklopedia-Bernardo Estornés Lasa fondoa moduan ezagutzen dena da. Entziklopedia etengabe eguneratzen diren 150.000 artikuluk osatzen dute, bai gure kultura-tradizioaren ingurukoak, bai gaur eguneko gizarteak eskatzen dituen gaien ingurukoak ere. Eduki hauen garapena beti ere, kalitate, berrikuntza, pluraltasun, jarrera irekian eta hizkuntza-aniztasunean oinarritzen da.[Gehiago ikusi]

EUSKONEWS

Eusko Ikaskuntzaren Interneteko agerkaria. Euskal zientzia eta kulturari buruz astero berriztatzen den argitalpen elektronikoa.

Euskonews 1998tik Internet bidez EIk euskal zientzia eta kulturaren inguruan argitaratzen duen aldizkari elektronikoa da Euskonews. Komunikazio euskarri berrien garrantziaz jakitun izanik, Eusko Ikaskuntzak argitalpen hori sustatu du, era horretara mundu osoari lehio bat zabalzen zuela euskal errealitate zientifikoa erakustearren, hizkuntza arin eta erraza erabiliz.[Gehiago ikusi]

Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria, RIEV

Julio Urquijok 1907an sortua. 1922an Eusko Ikaskuntzaren organo bilakatu zen, Julio Urquijok zuzendari karguan jarraitu zuela 1936ko gerra piztu arte. 1983tik, RIEV berriro plazaratu zenetik, Julio Caro Barojak zuzendu du, bera 1995ean hil zen arte. Juan Garmendia Larrañagak (1996-97), Gregorio Monreal Zia (1998-2005) eta, 2005etik aurrera, Aingeru Zabala Uriartek jarraitu zuten lana.

Seihilabetekaria da, eta hainbat diziplinatako ideia, joera eta teoria zientifikoen elkartoki eta eztabaidaleku izatea da aldizkari honen helburua.

RIEV, Revista Internacional de los Estudios Vascos aldizkariaren mendeurrena zela eta, periodikotasun finkorik gabeko RIEV. Cuadernos monografia bilduma sortu zen. [Gehiago ikusi]

FUENTES DOCUMENTALES MEDIEVALES DEL PAÍS VASCO

Helburua Erdi Aroko dokumentazioa transkribatzea eta editatzea da, Goiko Erdi Arotik XVI. mendera arte, artxibo unitateen arabera.

Erabiliriko metodologia bikoitza da: historikoa eta paleografikoa; eta bata edo bestea aukeratzea ikertzailearen baitan geratu da, horren irizpidea eta metodologia errespetatu direlarik betiere. [Gehiago ikusi]

UDALAK

Euskal Herriaren nortasun kolektiboa moldatu duten iraganeko eta egungo egitura fisiko, kultural, ekonomiko eta politikoak ikertu, aztertu eta beraiei buruzko ezagupenak zabaldu asmoz, Eusko Ikaskuntzak martxan jarritako proiektuetako bat Euskal Herriko udalekin elkarlanerako markoak sortzea izan da. Horrela, 1994. urtez geroztik, Eusko Ikaskuntzak eta Euskal Herriko zenbait udalek lankidetza hitzarmenak sinatu eta sinatzen dituzte, dagoeneko ehundik gora udal direlarik sinatu dutenak, zazpi lurraldeetan zehar banaturik.

Helburu nagusia tokiko balio kulturalak aztertu, ikertu, balioan jarri eta zabaltzea da, ikerketa eta prestakuntza egitasmoen bitartez, udalari bere udalerriko ondarearen gaineko ezagutzan sakontzeko baliabideak emanez, eta era berean, lankidetza honen bitartez garaturiko jarduerak ezagutzera emateko erakusleiho zabal eta irekia eskainiz, sarean zein bestelako euskarrien bitartez tokiko mailako egitasmoen mundu mailako hedapena emanez.

Katalogoa




  • Barruti pribatua
  • Gogokoei erantsi
  • Harremanak
  • EIri Buruz
  • Legala
  • Pribatutasun politika
ei-sev@eusko-ikaskuntza.org © 2005 Eusko Ikaskuntza